Media Dissemination of the Basque City-Region/Euskal Hiria book

After presenting the book at the Kursaal Palace in St. Sebastian on 3rd November 2011, there was a sequence of dissemination activities to introduce the book publicly. To sum up, it was presented in November in: El Correo Español, Innobasque, Eutokia, Bizkaie, IdeaLab and Pintxos & Blogs.

Gizarteratzeko unea iritsi da.
#EuskalHiria ezpaita inorena zehazki eta bai guztiona orokorrean.
Horregatik Hiria, baina “Euskal” Hiria:
Hiria inorrena ez den lekua delako, inork inposa ezin lezakeen gunea, baina berauk badu identitate jatorrizko bat, “euskal”. Hortik aurrerakoa, garapena eta eguneraketak, handitze-prozesu dinamikoan dagoen gizarte konplexutasun baten ulermen eta kudeaketa eredu emerjentea bideratzea litzateke.
Honela, #EuskalHiria, Gizarte Berrikuntzatik egiten den Eredu Sozio-Territorial berri bat da. Berau, #City-Region moduan planteatua eta Gizarte-Sare paradigmatik ikusi eta eraikia, erabilgarri eta kudeagarri izan behar duen marko bat eskeiniz.
Alegia, ekarpena egin, argitarapena aurrean, kontent egindakoarekin, prest errespetuzko komentario eta ekarpenak jasotzeko (eraikitzaileak, nereak duen bokazio berarekin) eta orain zabalkundea, dagokion moduan:

· 7.- El Correo. “¿Cómo llamamos a un país en paz?
Captura de pantalla 2011-11-28 a las 18.54.06

· 6.- INNOBASQUE. Innovación Social.
(Koopera-Bilbo): Azaroaren 25ean. 12:00-13:30.

Captura de pantalla 2011-11-27 a las 20.42.44
Resumen de Prensa desde Innobasque.
portada_euskalhiria-page-001
· 5.- Eutokia, Centro de Innovación Social (Bolueta-Bilbo): Azaroaren 17an, 7pm.
eutokia
ciudad

· 4.- Elkarrizketa Bizkaie.biz aldizkari digitalean: Azaroaren 14a.
Captura de pantalla 2011-11-14 a las 13.38.38

· 3.- IdeiaLab: Bideoa.
Azaroaren 7a.

Mondragon Unibertsitatea Enpresagintza-Mik-eko, bi kide ditudan @abediaga eta @jonsaez -ek egindako lan itxurosoari esker ona, lankidetzan buruturikoa. Great job:
kjl34jhj_tw1

IMG_1959
Yes, good guys (so far:)

· 2.- Mahai-Ingurua: Pintxos&Blogs. Azaroaren 4a.
Buruan eta dagoeneko papereko edukiarekin “ideia-talka” egiteko, donostiar ekintzaile horietako batekin aspalditik buruan genuena gauzatzeko kontua iritsi zen:
Alegia, musikazale gisa “enbajadatxo” atsegin horietako batean sartu eta gero, honakoa eskuartean darabilkidan gaiaren inguruan antolatzea otu zitzaigun @condedelamaza eta neuri. Plazer handia Egiako konte, hirekin lankidetza. Badago zer egina.
Ene ikuspuntuz gaia, bere zentzu oso, orekatu eta errealismoz jorratzeko, bi pertsona ziren egokiak: Antxon Lafont eta Kepa Korta. Biak zein baino zein mahaikide luxuzkoagoak. Gaia eraikitzaile, kritiko eta elkarrizketatzaile bihurtzea zen ene helburu bakarra. Hori izan behar baitu #Euskal_Hiria k: ZUBI bat, iraganetik datorrena, iragana ahantzi gabe, etorkizuna eraikiz.
Eta behin deialdia egin eta nolabaiteko interesa demostratzen zuen jendearen erreserbaren gauzatzeak. Eta halaxe 40-45 lagun bildu ginen Donostiako pintxo-en inguruan.
AdcDU-PCQAAlLkh.jpg_large
Eta han ihardun ginen:
Antxon Lafont, Kepa Korta eta Conde de la Maza. Eta aurrean genituen partehartzaileak hadi eta twiteatzen.
Ez da hemen komentario pertsonalak egiteko lekua eta denbora, baina nik bi ondorio atera nituen, ene buru arrax eskematiko bihurtu dena gai horrekin:
1.- Gai operatiboak:
Beti ateratzen dira, zer da eta zer ez den Euskal Hiria. Normala da. Hala ere, galdera hutsek ebidentzia frogatzen dute. Y Vasca-AHT, Hondarribiko aireportua, Bilbo eta Guggenheim/Alhondiga, rural vs edo & urbano, intermodalitatea, osagarritasuna, kapitalen sistema, bailarak (#euskadivalley), EuroErregioa, Hiri-eredua, eredu sozio-ekonomiko berria, GloKalizazioa, Euskera 2.0, Hiritar Partehartzailetasuna,…
2.- Gai gakoak edo hot-topics:
Identitatea, identitateaK eta identitatea.
Horren inguruan liburuan analisi gaineko bat egin dut. Pendiente dut sakontzea, konsziente izan naiz beti.
3.- Gai Gaurkoa: BAKEA.
Uste dut oso gauza handia gertatu zela. Antton Lafont, aski subiranotasunaren aldeko postura eta PPko Donostiako Udaleko ordezkari den zinegotzi Ramon Gomez-ek izan zuten elkarrizketarekin geratzen naiz. Zuzena, audientzia baten aurreko testigantza pertsonal gisara ulertu behar dena.
Elkarbizitzarako gauza asko esan ziren han. Zuzenean, aurrez-aurre, errespetuz baina errealismoz aldi berean.
Ni gustora.
Horrelako asko egin beharko ditugu aurrerantzean. Giza-elkarrikentzarako katarsi txiki asko behar ditugu, #Euskal_Hiria ko artxipielago guzti horiek
denak behingoz konektatzeko. Eztanda txiki asko, bakearen eztandak (Muruak gogora ekarri zidan moduan Doka-n).
Bakea, bizikidetza, gizarte eta lurralde garapenerako bada #Euskal_Hiria kontzeptu inklusiboaren lanketa praktikoa…ongi etorria izan dadila. Hori izan beti ene iparrorratza.

Laburbilduz:
Hor nere buruak beti egiten du liburuaren eskemara. Neri oso lagungarri izan zait 6 urteotan problematika kokatzeko. Espero dut, irakurleari ere
horrela suertatu izana. Ideia horrekin egin baitut, ez konbentzitzeko baizik mapa de ruta edo eredu bat mahai-gainean jartzeko asmoarekin.
Beste batzuon partehartzea ere han izan zen: Manu Txopitea, Jon Saez, Xabier Mendiguren, Maite Goñi, Karmele Barandiaran, Arantza Kalzada, Oianko Txoperena eta beste hainbat pertsona ere…

Captura de pantalla 2011-10-27 a las 01.32.17
· 1.- Aurkezpena Ofiziala: Kursaal Jauregia, Azaroaren 3a. 7pm:
Bezperako lau Exit akordeen zapore onarekin, beste taula baten gainera igotzeko asmoz.

Euskal Hiria (5)
Orduan, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak antolatu duen #CMCV Euskal Gizataldeen 5. Mundu Biltzarraren programaren barruan aurkezpen baitzen 6 urte luzez datu-bilketa eta batetik bestera ibili-osteko “¿Hacia una Ciudad Vasca? Aproximación desde la Innovación Social”. Titulua espainolez, jatorrizko bertsioa horrela baitago. Eskerrak berriro ere, argitarapena bere gain hartu duen Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari; eta bere kideei.
Gero gonbidatu eta lagunekin, ospatzeko unea etorri zen. Ondo ospatu ere:)

Eskerrik asko bertaratu zineten jende andanari. Izan ere, alor eta erakunde ezberdinatako/anitzak:
ADEGI, DSS2016EU, Gipuzkoako Foru Aldundia, Ararteko, Deustuko Unibertsitatea, UPV-EHU, Eusko Jaurlaritza, DV, Innobasque, University of Malmö (Suedia), Donostiako Plan Estrategikoko bulegoa, STM, Gaindegia, K6, Basque London Society, Tokyo-ko Euskal Etxea, EAJ, Bildu, PSE-EE, PP…
32 minututan 6 urteko lana laburbilduz, presiopeko aurkezpen horretatik bizirik atera izana espero dut. Han izandako asko, ko-egiletzat ditut nik. Bihotz-bihotzez, eskerrik asko, akabera egokia ematearren.
IMG_2091IMG_2089
Euskaraz eta ingelesez aurki izango dugu Innobasque-k argitaratuko duen liburua, berau Creative Commons  lizentziarekin izango da zabaldua.

P1060976
P1060968
Neri dagokidana, 6 urteetan bildutako lan guztia eskuartean, liburua argitaratu egindako markoaren inguruan ekarpena eta zabalkundea. Hori bai, ea ba beste lurraldeetan egiten duten moduan, lan-akademiko-zientifikoak bere horretan horrela tratatzeko begirunea dugun. Finlandia tesi bat, tesi bat da, ez da taberna batean komentatzen den elkarrizketa soila. Guztia onargarria baina lana eta datu-bilketak badute bere balio-erantsia. Zertarako bestela “Ikerketa” hitz anpulosoa erabili? Aldarria, gure “herrigintzak” ere merezi du, “ikerketa” sakona, serioa, rigurosoa, sentsiblea, errespetuzkoa, inpartziala baina ekidistantea, konprometitua, zabala eta irekia, eskuzabala baina errealista, eskertua gizarte ikuspuntu orokor batetik, ez soilik
kritikatua eta sesgoaren mesfidantzaren asmaeran oinarritua. Hortan ere “berrikuntza” “ikerketan” nola egin ikasi behar dugu ikertzaileok bai eta gizarte-eragileak edo ikerketa horren erabiltzaileak. (Benetako “herrigintza” aurrerakoi eta eraldatzailea badugu jomugan beti ere. Eta pentsatu nahi dut, agian asko aurresuposatzea da?, horrela dela).
Euskal Hiria (8)P1060975

No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.