Strategic Advisory Framework for the Basque Government after Dimission at the Basque Regional Government (Igor Calzadak, egungo EJko HPSn zuzendari gisa lan-etapa amaitzea erabaki du gaur)

In March 2009, I was called for being nominated as the Coordination Director of the Basque Government. I started working as a Director (independent politician) attempting to change the Coordination Direction into the Research Direction. After one year, I decided to quit after leaving an Strategic Framework which was to be implemented, and dismissed the issue from my institutional responsibility according to my professional principles.

1go Atala: Berria.

Bere ekarpen profesionala zuzendari gisa eta lana amaitu duela iritzi dionean, zuzendaritza uztea erabaki du.
//

Igor Calzadak, EJko HPSn Koordinazio Zuzendaritza, Berrikuntza+Ikerketarako Zuzendaritzan eraldatzea izan da hasieratik bere helburu nagusia. Bere irizpide profesionalari jarraiki, EJko HPSn Koordinazio Zuzendaritzaren arduraren lan-etapa amaitu duela irizten dio. Hartara, lana amaitu ostean, zuzendaritza uztea erabaki du.
Lan-etapa honetan, Berrikuntza+Ikerketarako Zuzendaritza diseinatzea izan du enkargu eta egiteko nagusia. Lan guzti hau, Euskara 2.0 proiektu marko eta 2.0 plataforma interaktiboan jaso eta berak ematen dio koherentzia osoa zuzendaritzari. Hor utzi du zuzendariak bere ekarpena:

euskara 2.0

cccreativecommons

2go Atala: Diseinatutako Zuzendaritza “berria” eta horretarako bideratutako proiektuak+lana:

(EGINDAKO LAN eta MATERIAL GUZTIEN SORKUNTZAN, KOORDINAZIO ZUZENDARITZAREN  HIRU ZERBITZU-BURUEN LANA ETA INPLIKAZIOA ESKERTU NAHIKO LUKE ZUZENDARIAK BANAN BANA.
BAITA TEKNIKARIENA ERE, ZUZENDARITZAKO LAN-TALDEAREN BARRUAN GAUZATU DUTEN PROIEKTU BAKOITZAREN BAITAN NORBERARI DAGOKIONA ESKERTUZ.
ESKERRIK ASKO zuzendaritzako kideei.)

A.-
2010eko Urtarrilean egindako proiektuen definizio eta plana.

B.-
Koordinazio Zuzendaritzatik, Berrikuntza + Ikerketa Zuzendaritzara.
Jarraian zuzendaritza aldaketarako planteamendu orokorra izan dena zuzendariaren irizpideak gidatuta.

Zuzendaritza aldaketa honetarako, abiatutako proiektuak honakoak izan dira gaurdaino:

a.-Ikerketa Zerbitzuan:

  • Teknologia 2.0 eta Gizarte Sareak ikerketa alorrean:
    • Gizarte Sareak eta Euskara 2.0” ikerketa proiektua. Otsailaren 19an NPLD europear sarearen aurrean aurkeztu eta interesa sortu zuelarik. Bereziki, Frisia, Galizia, Katalunia, Suedia eta Gales-eko ordezkarien artean.

  • Etorkinak ikerketa alorrean:
    • Auzoko proiektua, Topagunearekin elkarlanean, ikerketa proiektu gisa bideratzeko lanketa.

b.- Teknologien Zerbitzuan:

“Euskara 2.0: EBko praktika berritzaile eta teknologikoak” Udako Ikastaroa.

Unesco Etxea eta Ikuspegirekin aurreproposamen baten lanketa.

– Behaketa teknologikoa: Irekia, Gazte Aukera, Berrikuntza enpresetan,…

.eus egitasmoari jarraipena.

– IKT deialdi berria 2010erako, web 2.0 eta software librearen irizpidea barneratuz.

c.- Enpresa Zerbitzuan:

Bikain ziurtagiriaren kudeaketa eta 2009 Bikain sari-banaketa ekitaldiaren aukeren lanketa.

LanHitz deialdia berria 2010erako, Berrikuntzaren irizpidea barneratuz.

“Euskara 2.0: Euskara, Enpresa eta Berrikuntza” italdea-ren eraketa eta lidergoa. EJ-HPS eta Innobasqueren arteko elkarlan jada abian dago, bazkide bihurtuta.

http://www.euskara2puntu0.com webgune interaktiboa abian jartzeko saiakera egin da. http://www.euskadi.net/euskara2puntu0

Dagoeneko, lanean ari zen zuzendaritza, 2.0 herramienten potentzialtasuna frogatuz, zuzendaritzako barne antolakuntza + lan egiteko eredua bera ere berritu eta fintzeko ahaleginetan. Learning by doing eginez, azkeneko ofizialtasunaren bermeak  itxi behar duen/zuena. Alegia:

Euskara 2.0 eta bertako 2.0 herraminten bidez:

a.- Barne antolakuntza batetik (barrura begira):

Alegia, langileen partehartze aktiboaren bidetik, zuzendaritzaren 2.0 barne antolakuntza eredu bat egiten joatea zen helburua. Urratsez urrats eta modu mailakatuan, langileen prestakuntzari erreparatuz, berauek 2.0an trebatuz.

b.- Hiritarrarekiko harremana bestetik (kanpora begira):

Euskalgintza eta teknologiagintzako eragileekin elkarlana urratsez-urrats apurka bideratu eta lerratzea zen zuzendaritzaren azken helburua. Horretarako, egitasmo eta proiektuak partekatu eta berrorientatzeko, gizarte-eragileekin etengabeko elkarrizketa jarraia eta elkarlana bideratzeko kanal eta ate zabala eraikitzea zen jomuga.

Horiek dira/ziren, Euskara 2.0 plataforma interaktibo eta proiektu markoaren urrats eta helburu zehatzak.

· Delicious: Barruko dokumentu eta informazio trukerako.

· Tuenti, Facebook, Twitter, YouTube eta Flickr: Zabalkunde eta euskalgintza/teknologiagintzako eragileekin komunitate eta 2.0 partehartzea sustatze aldera. Komunitate hau, 2010eko proiektuak aurrera atera ahala osatzea zen helburua.

2010 urteko aurrekontu eta memoriaren helburuak erdiesteko asmotan, gaurdaino diseinatu eta martxan utzi diren 3 proiektu estrategikoak honakoak dira:

Ikerketa zerbitzuan: “Gizarte Sareak eta Euskara 2.0” ikerketa proiektua.

2· Teknologia zerbitzuan: “Euskara 2.0” Udako Ikastaroa. (EHU-rekin elkarlanean)

Enpresa zerbitzuan: “Euskara 2.0: Euskara, Enpresa eta Berrikuntza” italdea. (Innobasque-rekin elkarlanean)

3go Atala: Independiente gisa hasi (2009ko Ekainan) eta bukatu (2010eko Martxoan) du.

Jarraian atxekita, 2009ko Irailaren 11an, GOIENA TELEBISTAK egin zion elkarrizketa.

1Track: Split 77 – Elektra (entzuteko)

2Track: Kerobia – Garuna eta gorputza

3Track: Kings Of Convenience – Peacetime Resistance

4Track: Delorean – Metropolitan Death 3

5Track: Placebo –The Bitter End


6Track: Death Cab for Cutie – I Will Possess Your Heart – KFOG Private Concert

7Track: Sufjan Stevens – Dear Mr. Supercomputer

8Track: Alcoholic Faith Mission – Nut In Your Eye

9Track: Mazzy Star – Fade Into You

10Track: The Decemberists – The Hazards Of Love 2 (Wager All)

//
Ondorioz:
Aurreikusitako helburuak erdietsiz, proiektua eta enkargua egin ostean, lana bukatuta, honako lan-etapa amaitutzat ematen du. Ps: “Ahal dudana egin, (utzi diotena). Euskararen geografietan (guztietan), egiteke dagoena azpimarratuz, oraindik, eta egongo dena, aurrerantzean. (Jarraitzeko bidea klarionaz marraztea izan da honakoa.) Euskarak, klariona baino gehiago merezi du. Hartara, merezi duena baino askoz gutxiago izango da klariona, seguruenik. Baina gaurdaino bederen, euskararentzat, oso-osorik, Igor Calzada-gandik, garun+bihotzetik. Biak elkarrekin taupadaka, etenik ez, euskarari. Euskara, zabala nahi zuen, euskara zabalagoa nahiko du, beti.”
//
2010eko Martxoan.
Igor Calzada.
U2 – Two Hearts Beat As One
//

No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.