Storytelling > Future of Work in 2.046 in the Basque Country

The following essay was written for the Future of Work Summer School organized in 2005. I wrote an essay in which I compared my Father’s and my own work in 2.046 year.

2005ean idatzi nuen storytelling prospektiboa:

Euskal Hirian, 2.046an.

2.046

Hora: 7:03 AM.

Espacio: Algún lugar de Euskal Hiria (Ciudad Región-Vasca).

Leihotik begira jarri da, lasai, euria kanpoan. Eta jendea presaka doa EhART –Euskal Hiria Area Rapid Transport-eko geltokira. Nora joango ote dira? Orduantxe akordatu da bere aitona Moisesekin: Ordurako jeikita eta bi kafe huts hartuta, labe garaietako lantoki grisaren lau pareten artean, industrializazio garaian Palentziatik etorritako buzoidun langilea zen bere aitona Moises.

—————————————————————————–

>Zer zen baina lana orduan?

>Bere aitonak, pertsona bakoitzak ogibide bat behar zuela zioen. Bestela ez zela pertsona “osoa”. “Enpresa”ren alde egin behar zela beti; baten alde egitea zela azkenean hori ere. Lankideen arteko elkartasunari, lantokiari, lanorduari, garai gogorrei, kale istiluei, langileen eskubideei, jubilazioari, lan giroari etabarrei buruz hitzegiten zion aitona Moisesek gazteagoa zenean; 20 urte berak eta 92 izango zituen aitonak. Orduan ez zion batere ulertzen; eta orain are gutxiago.

>—————————————————————————–

>Begiak pantailan jarrita, e-mailak jeisten ikusten zituen bitartean, kontu bat temati zerabilkion kaskoan bueltaka, barrunbeak aztoratuz eta bertatik atera ezinik: Lana.

>Zer zen hori?

>Eta egun?

>Pentsatzen jarri ezkero, esango luke bere ziberlagunetarik bakar batek ere ez zuela egun 12 hilabete baino gehiago irauten proiektu batean. Bere baitan hausnartzen jarraituz:

>“Egia esanda, proiektua bukatzen dutenean, eta bizitzeko lain geratu ezkero….ziberentretenigarrietan (“bere gauzetan”, alegia) ematen dituzte egunak. Benetan gustatzen zaien hori egiten, bidaiak, ikastaroak, osasuna zaintzen, familiarekin dibertitzen, gizarte bizitza egiten, kontzertu edota artea gozatzen, Gobernuz Kanpoko Erakunde (GKE) batean kidetzen, jolasten, eta gainera, hurrengo beraien ideia garatzen. Azkenean beraien memoria, trebezia, sormena, pasioa eta interesa zorrozteko bide bat besterik ez da. Honela beraien fitxategi partikularra, adimena, aberasten dute. Baten bati edozein egunetan bere talentua “saldu” ahal izateko. >Zeinek daki? Gauzak dauden bezala, agian ziberpoltsatik deitu zaitzakete azkeneko zure proiektua interesatu zaielako, edo agian baten batek zurekin garatu nahi du sarean zintzilikatu duzun zure proiektu-ideia itxuraz “freaky”a. Eta pentsatzen jarrita…ez da kontu makala hori! Honela interes berdinaren arabera jendearekin aritzeko aukera dugu. Eta interes, pasio, ilusio eta grina berezirik konpartitzen dugunekin, sortu eta eralda ditzakegu elkarrekin proiektuak.”

>—————————————————————————–

>Bere aitona Moisesek ez zuen ulertzen egun guztian pantaila bati begiratzen egon eta aldi berean bizibiderik izatea. “Pero vosotros ¿ya trabajáis?” galdetzen zuen bakoitzean, berak adibide berdina jartzen zion behin eta berriro:

– Aitona, ¡esto es como trabajar en las películas de Hollywood! Nos juntamos gente diversa para hacer una “película”, y cuando esta se termina…cada uno emprende otro tema, buscando y encontrando así otros “compañeros de trabajo” para desarrollarlo.

Eta berak erantzuten zion:

– ¡Pero si estás siempre sólo, Martxel! Te quedas mirando esa pantalla y tecleando, cla cla cla…sin moverte…Andas de aquí a allá…De verdad chaval, no entiendo…Bueno, qué le vamos a hacer…(…) ¡Quieres que te cuente el gol de Zamora en el último minuto en el embarrado Molinón cuando ganamos la Liga en el 80-81!- esaten zuen aitonak hasieran ernegatuta eta bukeran nostalgiak eta emozioak eraginda begiak malkoz bustirik.

—————————————————————————–

Martxelek, bere aitona Moisesen Euskal Hiria ez zuen ulertu.

Eta aitona Moisesek, Martxelen 2.046 urteko Euskal Hiria ere ez luke ulertuko.

Biziko balitz.

Palacio Kursaal: 2005 Donostia.

Update: 2012, Oxford (UK).

2005ean, Lanaren Etorkizuneko Udako Ikastaroaren ostean, liburu bat argitaratu zen. Bertan management-aren teoriak ziotenaren inguruan, nolabaiteko eguneraketa bat egiten zen.

7 urte beranduago, bi ideiekin eguneratzen dut garai hartako edukia, egungo testuingurura ekarrita:

1.- Artxipielagoetan bizi ginen, eta bizi gara.

Kursaal-eko jauregian, egun hartan, mileurismoaren inguruko ekitaldi xume bat zegoen, “Futuro del Trabajo. Trabajo del Futuro” liburuarekin paraleloan. Unibertsitate eta aholkularitzetako jendea izan zen liburuaren aurkezpenean. EiTBk soilik “mileurismoa” kubrittu zuen gaueko Teleberrian. Lau sindikatuetatik ez zen inor bera ere etorri.

Txostenaren nondik norakoa: datu lazgarriak ematen ziren, lanaren etorkizuna batipat, langile autonomo/freelance-aren hazkundea ekarriko zuena aurreikusiz eta lana, baliabide bezala, asko aldatuko zela zetozen urteotan.

Gaiaren aurreikuspen beltza eta interes eza izanik, ekarpen zientifikoa eginez, estarta geratu zen kontua.

Ez zegoen inolako prospektiba amankomun bat egiteko inolako masa kritikorik. Artxipielagoetan bizi ginen. Eta egun, esango genuke, ez dagoela jadanik, zuzenketa asko egiteko ia neurririk. Eta egun, mileurismoa jada ez da berri bat betetzeko lain notizi “berezia”. Zoritxarrez, mileurismoa, luxu ere bihurtu zaigu lan merkatuaren errealitatean.

2.- Errealitatea anitza eta konplexua da, izatez.

Lan merkatuan, ez daude jadanik, multzo binarioak. Lanaren ekuazioak, produktibitatea eta balioaren adierazlea, lehiakortasuna, elkarlana, kooperazioa, sarea, internazioalizazioa eta ekintzailetasuna txertatu beharko lituzke bere barruan.

No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.