25 May Where are you from?
hurbilarekin lotuko gaituzte. Gainontzekoek, ideia zipitzik ez eta ez dute jakingo Europako zein lurralde puskari buruz ari garen ere. Hona iritsi nahi dut: Gure identitatea, mundu globalean egiteke dagoela. Eta seguruenik, Euskal Herriko gizabanako bakoitzari galdetu ezkero, “artxipielago” guzti horiek aterako zaizkigu. Ezpaidago Euskal Herria bakar bat. Norberak berea du. Eta hori atzerrian, oso garbi azaltzen da.Zer egin ordea, erreferentzia baliozkoa (nere iritziz) zaigun, herrialde nordikoetatik abiatu den Norden 2020 txosten prospektiboen lau mega-joera handien aurrean (a.- Garapen teknologikoa, b.- Globalizazioa, c.- Zahartze-demografikoa eta d.- EB gainegitura), gure izatea eta nortasuna mundu mailan ekinbide bihurtu ahal izateko?
Bi ideia bota nahiko nituzke hausnarketa piztuarazteko:
Lehenengoa, Euskal Blogosferari dagokiona eta bigarrena, e-Partehartzea-ren kontzeptuarekin lotua:
1.- Euskal Blogosfera:
Eusko Ikaskuntzako euskal nortasunaren inguruko ikerketa batean aipatzen zen herrialde eta hizkuntz gutxiengotuak, beste edozein komunitate baino lehenago jarri direla blogosferaren lurralde birtualaren konkistan. Eta noski, txostenak dioenez, Euskal
blogosferak, oso modu proaktiboan erreakzionatu omen du. Horren testigantza bezala euskara beraren presentzia sarean. Ez al da mapa globalean, gure “lurralde” hori eraikitzeko modua. Bai, ziberespazioaz ari naiz, mundu birtualetaz badakit. Baina…zein izan da, Obamak Hillary irabazteko faktore erabakiorra? Ziberespazioa eta sareak oso modu egokian kudeatu izana.
2.-E-partehartzea:
Entzuten ari gara EBean partehartze digitalaren aroan gaudela. Eta pentsatzen dut, nola da posible hori, aukera politiko batzuk nonbait hitzik ez dutenean? Nola da posible hori, herri kontsulta baten aukera plazaratzean, Estatu baten debekua, horren gainetik jartzea? Nola da posible hori, AHT bezalako azpiegitura erraldoi eta estrategiko baten aurrean, adostasun eza eta izpiritu demokratiko partehartzailerik ez bada inon ikusten? Zertan oinarrituak daude jarrera kontrajarri horiek? Non daude ebidentziak eta datuak? Eta auzoetan e-partehartzea, posible izango al da ba?
Euskal Herriari, mundu globalean bere lekua aurkitzea ezinbestekoa zaio. Gutariko euskaldun bakoitzak berea aurkituko duen moduan; norberak bere moldea aukeratuz, noski. Hori bai, Euskadi 2020, Donostiako 2016 Europako Hiriburu Kulturalaren hautagaitza, eta hainbat eta hainbat proiektu estrategiko entzuten gaudenean etengabe, etortzen zait gogora honako galdera: “Nongoak izan nahi dugu?”
Laburbilduz, gure herrigintza (eraikuntza nazionala?) artikulatzeko abagune berri honen klabeak maneiatu behar ditugu. Hor daude adibideak, blogosfera eta e-partehartzea. Erabiltzeko daude. Azken batean, Friedman-ek esan zuen bezala, “mundua laua da” eta agian, Euskal Herria “maldatsu” izatetik, “lau” izatera pasatu beharko genuke, apika, ez orografian (!), gizarte-hartueman eta ziberespazio geroz eta zabalagoan. Eta guztia, munduari zabalduta beti leiho handi eta koloreanitz bat irekita utzita, haizea etengabe, sartu eta atera dadin bertatik.
(2008ko Ekainako Berriako Iritziak sailean argitaratua)
Sorry, the comment form is closed at this time.